ia a la galeria arteko
 

ERAKUSKETA EGUNGOA

SCINTILLANT; DE ARCHITECTURA NATURAE

   SCINTILLANT; DE ARCHITECTURA NATURAE

JAIME DE LOS RÍOS

Hasiera:  2019-10-11
Amaiera  2019-12-07

Jaime de los Ríosek, Donostia 1982, Scintillant lanaren erantzunak aurkezten ditu artekon, haizearen erritmora dabiltzan 400 ispiluz osatutako arkitektura iragankor bat gauzatzen duen instalazioa. MUGAK, II Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren baitan, erakusketa honek naturaren formak antzeratzen dituen arkitekturak jada ikertua duen arkitektura biomimetikoaren bigarren pausu baten inguruan dihardu. Artistaren zereginak begiratzearen inguruan eraiki dira, ikusitakoa gero matematikaz baliatuz mugimenduaren artera lekualdatzeko.

Jorge Luis Borges-en Tlön, Uqbar, Orbis Tertius fikziozko ipuina inspirazio iturri hartuz, materia desagerrarazi egiten du artistak bere arkitektura iragankorretatik, substantiborik gabeko idealismo baten alde. Orainak ihes egiten dute, bere pintura algoritmikoek begiesteko aukerarik izango ez ditugun aukerez osatutako etorkizun amaigabe bat promesten duten bitartean.

Jaime de los Ríosek Kunsthal (Euskal Herriko Goi Mailako Diseinu Zentroa) eta Donibane Lohizuneko udaletxeak ekoitzitako instalazioaren garapen bat erakusten du galerian, Jon Cazenaveren kameraz atzemandakoa. Scintillant; De Architectura Naturae erakusketan, artistaren ETSAM unibertsitateko arkitektura iragankorraren irakasle den heinean garatutako ikerketa artistikoaren isla diren pintura algoritmikoak eta paperera eramandako infinituaren aldiuneak ikusteko aukera izango da ere.


 

 

 

 

   
 
 
arteko arte garaikidearen galeria
c/ Iparraguirre, 4. 20001 Donostia-San Sebastián
Tel. +34 943 297 545
e-mail arteko@artekogaleria.com
Asteartea: 16:30 - 20:30, Asteazkena, Osteguna, Ostirala: 11:00 - 13:00 eta 16:30 - 20:30, Larunbata: 11 - 13:30