ia a la galeria arteko
 

Arteko arte garaikidearen galeria

arteko galeria 1996an sortu egin zen, artea publikoari gerturarazteko helburuarekin. Bi hamarkada betetzen ditugu duela artista anitzen lanak zabaltzeneta egungo joerak ikustarazten dituzten erakusketa desberdinak aurkezten hasi ginelarik. Bere proposamenek sortzaile gazteen eta horien adierazpen era berriak beste artista garaikideen lanekin bat egiten dute, bai Euskal Herrian bai nazioarteko arloan ospetsu diren artista garaikideen artearekin hain zuzen.

Gure programa etengabekoa da. Besteak beste, nazional eta nazioarteko erakusketetan parte hartzen dugu, berezko argitalpenak egiten ditugu, eta artista-liburuei garrantzia handia ematen diegu.

Etorri eta gu bisitatu arteko-ko espazio berezira. Disfrutatueskuragarri duen fondo zabala kontenplatuz, artista onenetariko eta diziplina askotariko lanekin.

Cristina de la Fuente –ARTEKO GALERIA-ren Zuzendaria

arteko planoak


2017 visiones de Donostia

Arteko galeriaren XX. urteurrena izanik, eta DSS2016a amaiturik, 2017a Donostiako hiriari eskaintzen dio espazio honek. Asmoa hiriaren nazioarte-tasuna sustatzea da arte garaikidearen bitartez, urte osoan zehar hiriaren begirada desberdinak aurkeztuz eta hiria ezagutaraziz. Omenaldi honek , galeriaren hastepenetik (1996) hirian eta bere ohituretan zentratzen diren erakusketak aurkezteko tradizioari jarraikortasuna ematen dio, hala nola: “Arteko: Donostiako hiria”, (1997, 1998); “Kursaalean jaialdia, zineari omenaldia” (1999); “Aquarium (2000)”; “Zaldiak Hipodromoan” (2001); “Opera Verdi musika, musika hamabostaldian” (2002); “gastro jazz art”, Jazzaldiaren 50. urteurrenean (2015), eta beste hainbat erakusketa, 2013tik Donostiako hiriburu-tasunari begira, arte garaikidea eta gastronomia uztartuz: gastronomical.art, gastroumami.art, donostigastro.art, mahaira..a la mesa, …

 
 
 
arteko arte garaikidearen galeria
c/ Iparraguirre, 4. 20001 Donostia-San Sebastián
Tel. +34 943 297 545
e-mail arteko@artekogaleria.com
Astelehena – Ostirala: 16:30 – 20:30
Larunbata: 11:00 – 13:30 a.m. & 5:00 – 8:30 p.m.